XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Horren ondorioz, erabiltzaile-kopuru handi batek bertan behera utzi du kirol-mota hau, partaide-kopuru txikiagoa behar duten antzeko beste kirol batzuetara joz: squash-a, tenisa...

- Zuzendaritzarik gabe iharduteak osasun eta ongizate-arazoak sor ditzake (muskulu-lesioak beroketa egokirik ez egiteagatik...)

b) Administrazioentzako arazoak:

- Bertako instalazioen erabilera kaskarra da, jokalari-kopurua oso txikia delako hain zuzen, egun osoan zehar okupatuta egon daitezkeen arren.

- Ordu batean bertan aritzen diren erabiltzaileak lau direla onartzen baldin badugu, eta gehienez ere, egunean 10 orduz iharduten bada, pilotalekua erabiliko duten lagunak gehienez ere 40 izango dira.

- Frontoi luzeek beren erabilpenerako arazo gehiago dute, eskaera frontoi motzeko jolas-moduetara bideratzen baita.

- Frontoi-kopuru nabarmen bat jendearentzat itxita aurkitzen da gehienetan, kirolean aritzea eta instalazioaren errentagarritasuna are gehiago zailduz.

c) Metodologiazko alderdiak

Euskal pilotak biztanleria guztiari irtenbideak ematen saiatu behar du, adin, sexu, sasoi fisiko... bezalako bereizketarik egin gabe.

Beraz, zerbitzua 35 eta 60 urte bitarteko gizon-emakumeen taldeari zuzentzen saiatu beharko da, beraien arteko desberdintasunak oso handiak badira ere.

Sistema honek ondokoa lortzeko aukera eskaintzen digu:

- Norbanakoen sasoi fisikoa zaindu eta hobetzea.

- Euskal pilotaren modalitate guztiak eta tradiziozko beste joko batzuk ezagutzea.

- Giza harremanak hobetzea.

- Norbanakoa bere osotasunean eta gizarte anizkoi bateko partaide gisa garatzea.